XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urriaren 2-tik 6-raino Beloken zuten beneditano-buruzagiek beren biltzarrea.

Hiru urtetarik biltzen dira horrela, gure fraidetxeak zertan diren ikusteko, elgarren arteko legeak finkatzeko eta abade bat bertzen buru izendatzeko: Landevennec Bretaniako abadea izan da hautatua.

Urriaren 7-an Leireko abade berriaren benedikatzea zen.

Aspaldikoa da Leireko etxe famatua: 848-an Eulosio sainduak hartaz zion: Badira hor Jainkoaren gizonak, sineste handikoak.

1836-an fraideez hustua izan zen eta 1954-an Siloskoek berriz piztua.

Oraiko hogoi ta zazpi fraidetan badira Naparroako lau seme eta Gipuzko-Bizkai-Arabatik sei.

Zirarda jaun Artxapezpikuak ziona: Tokiko gazteetan fraide gaiak sor ditela; eta, abade berria gidari, Naparroako bihotza bilaka dadila Leireko etxe saindua.

Urriaren 24-an Bilbaotik eskuratu dugu Euskal-Herriko Apezpikuen liburu zuria.

Idazki balios horrek dauzka hamar urte huntako Apezpikuen erranak eta eginak.

On da jakitea, Euskal-Herria minez dagon ordu hautan, ez dagola, harrabotsik ez eginik ere, euskal-Eliza lo.

Hegoaldekoen egintzak bai eta heien Apezpikuen erakaspenak behar ginuzke hemengo apez eta fededunek baliatu, geroari buruz erne egoiteko eta, gizon guzieri bezala, euskalduneri zor zaizkoten eskubideen ardiesteko.